Aisialdi hezigarria abian
Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..
1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola, aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.
Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.
“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)
GURE PROGRAMAK
LAGUNTZAILEEN BILA GABILTZA
AZKEN BERRIAK
Laneko Arriskuen Prebentzio Plana ZIBAn / Plan de Prevención de Riesgos Laborales en ZIBA
Laneko arriskuen prebentziorako plan honetan, funtsean, LPRLa eta, hala badagokio, prebentzioa kudeatzeko teknikak aplikatzeari egiten zaio erreferentzia, funtsezkoak diren zenbait jarduera eta zeregin sartuz. Langileen informazio, kontsulta eta partaidetza-eskubidea...
Gorabide elkarteko boluntariotza
Hezitzaile agurgarriak. Argibide hau ZIBA elkartera heldu da eta gure hezitzaileen artean zabaltzea lagungarria iruditu zaigu. Jakingo duzuenez, 1962tik boluntariotza GORABIDE Elkartearen funtsezko pieza izan da. Horri esker, Gorabidek gaur egun gizartearen esku...
EUSKARALDIA 2022. Hitzez ekiteko garaia
Kaixo, ZIBA Elkarteko Zuzendaritzatik, azaroaren 18tik abenduaren 2ra burutuko den EUSKARALDIA ekimenean partehartzera animatzen zaitugu. Azaroan 18a baino lehen eman izena eta izan zaitez Ahobizi edo Belarriprest!!! Hona hemen AHOBIZI edo BELARRIPREST bezala IZENA...