Hezitzaile eta begiraleentzako lan poltsa

ZIBA ELKARTEAren lan poltsan sartu nahi baduzu, bidali inprimaki hau eta lehenbailehen zurekin harremanetan jarriko gara

Ziba Elkartean hainbat programa burutzen da. Hau dela eta, eskertuko genizuke curriculumean azaltzea zein jarduera burutzeko prest egongo zinatekeen. Honez gain titulazioa edo/ta esperientzia baldin baduzue azaldu.

Hona hemen hainbat adibide: eskolaz kanpokoak (antzerkia, dantza modernoa, gimnasia erritmikoa, txikiritmo, margolaritza, karate, mekanografia, pandero ikastaroa, kirol ekintzak, sormen tailerrak …), eskola laguntza, 2 urteko gelan laguntza, udalekuak, jantoki aldian
dinamizazioa
, besteak beste.

Zuk egindako proposamenak ere kontuan izango ditugu. Ba al duzu ideia distiratsuren bat?

    Pribatutasun Politika irakurri dut eta onartzen dut

    Zure curriculum vitaea jasotzean, jakinarazten dizugu bertan helarazitako datuak fitxategi batean gordeko direla, Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta dagoena, titularra ZIBA Elkartea delarik.Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren ondorioetarako, jakinarazten da datu pertsonalak eta emandako gainerako informazioa (Curriculum Vitaea, aurkezpen/gomendio gutunak, etab.) Giza Baliabideen Fitxategian gordeko direla, zeinen arduradun eta hartzailea ZIBA Elkartea den (Agirre Lehendakariaren etorbidea 46, etxabea, 48014 Bilbo), helburua etorkizunean hautaketa- prozesuak gauzatzea delarik. Sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta aurkakotasun eskubideak lehen aipatu helbidera idazki bat igorriz egikaritu ahal izango dira. Mila esker elkartean jarritako konfiantzagatik.