Kaixo Zibakideak!

Ziba Elkartetik, Bidelagunako Margazki8 ekimenaren I. Edizioa martxan jarri nahi dugu.

Martxoaren 8a egun batetik baino haratago doalako, eta egun bateko “ospakizun” soilean ez geratzeko ahaleginak egin behar ditugulako. Aukera polita izan daiteke horren bueltan buruak astintzeko tartea hartu eta ikasleekin elkar-harremantzen diren gako desberdinak (arraza, klasea, hizkuntza,..) landu eta mahai gainean jartzeko.

  • Zertan datza Margazki8? Bidelaguneko talde bakoitzak martxoaren 8an pentsatu eta burura datorkiona argazki bidez islatzea du helburu.

  • Nortzuk? Bidelaguneko talde bakoitza parte hartu ahalko du.

  • Nola? Argazkia bakarra eta horren izenburua igorri behar diguzue taldeko; eta argazki horretan marrazki, pankarta, mural, talde argazkia mozorro batekin, antzerki-argazki bat,.. jasotzeko balioko du.

  • Noiz? Hauek dira epeak:

Otsailaren 26tik 29ra e-mailean jasoko ditugu zuen argazkiak izenburuarekin.

Martxoaren 1etik 4ra Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordeak entregatutakoen artean 5 lan aukeratuko ditu.

Martxoaren 4tik 7ra talde bakoitzak bozkatu ahalko du 5 finalisten artean bere gogokoena.

Martxoaren 8an: Margazki8 ekimenaren argazki irabazlea jakinaraziko da.

  • Saririk dago? Bai!

Lehenengo saria: Jumping parkerako sarrerak

Bigarren saria: Zinemarako sarrerak

Hirugarren saria: Taldeak aukeratutako mahai jolasa.

  • Baldintzarik dago? Euskaraz izan behar du argazkiaren izenburua.

E-mailak zibaelkartea@gmail.com helbidera igorriko dira, eta gaian zera idatziko da: Margazki8 ekimena” eta taldearen izena (adib. “Angela Figuera BHIko Angela Davis taldea”, “Landako HLHIko Maialen Lujanbioak”, “Zelaieta HLHIko Clara Zetkin taldea”).

Kontuan hartu ikasleak adin txikikoak direla, beraz, aurpegiak ezin direla atera (bai tapatuta badaude edo bestelako metodoak erabilita).

Animatzen zaituztegu parte hartzera, eta edozein zalantza izatekotan arazo gabe galdetu. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!
Interesgarria irudituko zaizuelakoan,

Bidelaguna Programaren koordinatzaileok.