Aisialdi hezigarria abian
Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..
1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola, aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.
Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.
“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)
GURE PROGRAMAK
LAGUNTZAILEEN BILA GABILTZA
AZKEN BERRIAK
Segurtasun Eskema Nazionala (SEN) – Esquema Nacional de Seguridad (ENS)
Informazioaren Segurtasun Politika Ziba Elkarteak konpromiso irmoa du informazioa babesteko eta bere zerbitzuak modu seguru eta jarraituan emateko, informazioaren Konfidentzialtasuna, Osotasuna, Erabilgarritasuna, Benetakotasuna eta Trazabilitatea bermatuz....
“Margazki8 ekimena”ren III. Edizioaren ikastetxeetako argazki irabazleak
Kaixo. 2026ko martxoaren 16an, Ziba elkarteko Berdintasun Batzordeak Margazki8 ekimenaren III. Edizioaren parte hartutako ikastetxeetako argazki irabazleak jakinarazi ditu. 3 irabazleak: Etxebarriko Kukullaga HLHI, Aguraingo Aniturri BHI eta Barakaldoko Larrea...
ZIBA elkartea 24.KORRIKArekin bat: “Euskararen aldeko ekimen erraldoia”
Zer da KORRIKA? Bi urterik behin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen erraldoia euskararen aldeko ekitaldi jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta euskaltegietako eguneroko lana indartze aldera dirua biltzeko egiten da....