Aisialdi hezigarria abian
Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..
1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola, aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.
Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.
“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)
GURE PROGRAMAK
LAGUNTZAILEEN BILA GABILTZA
AZKEN BERRIAK
Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa – IX. Edizioa
Kaixo lagunok. 2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hil zuten ezetz esateagatik. Ordutik, Asun Casasolak, Nagoreren amak, egindako borroka askatasunaren sinbolo bihurtu da emakume guztientzat. Ama honek erakutsitako adorea izugarria izan da, eta borroka...
Azaroak 25 – Emakumeenganako Indarkeriari EZ
Bilboko Udalak arreta pertsonala, integrala, jarraitua, espezializatua eta koordinatua ematen die Bizkaiko hiriburuan bizi diren emakume guztiei, haien adina, jatorria, kultura, dibertsitate funtzionala, sexu-orientazioa eta abar edozein direla ere. Horrela, zerbitzua...
ZIBAko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako I. Plana / I. Plan para la Igualdad de hombres y mujeres en ZIBA
ZIBA elkartean kezka dago bertan lan egiten duten pertsonen hazkunde profesionala eta pertsonala sustatzeko, plantillan dauden emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginez, eta horiek dira, zalantzarik gabe, erakundearen eraginkortasuna zehazten duten elementuak....