Kaixo Zibakideak!

Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordetik, Margazki8 Ekimenaren 2. Edizioa martxan jarri nahi dugu.

Martxoaren 8a egun batetik baino haratago doa, eta egun bateko “ospakizun” soilean ez geratzeko ahaleginak egin behar ditugu. Aukera ezin hobea izan daiteke horren bueltan buruak astintzeko tartea hartu eta ikasleekin elkar-harremantzen diren gako desberdinak (arraza, klasea, hizkuntza,..) landu eta mahai gainean jartzeko.

. Zertan datza Margazki8? Ikasle talde bakoitzak Martxoaren 8an pentsatu eta burura datorkiona argazki bidez islatzea du helburu.

Nortzuk? Ikasle talde bakoitzak parte hartu ahalko du.

. Nola? Argazkia bakarra eta horren izenburua igorri behar diguzue taldeko; eta argazki horretan marrazki, pankarta, mural, talde argazkia mozorro batekin, antzerki-argazki bat,.. jasotzeko balioko du.

. Noiz? Hauek dira epeak:

E-mail hau jasotzen duzuenetik, martxoaren 7rarte helbide elektroniko honetan jasoko ditugu zuen argazkiak izenburuarekin.

Martxoaren 10tik 11ra Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordeak entregatutakoen artean 5 lan aukeratuko ditu.

Martxoaren 12tik 14ra talde bakoitzak bozkatu ahalko du 5 finalisten artean bere gogokoena.

Martxoaren 17anMargazki8 ekimenaren argazki irabazleak jakinaraziko dira.

Saririk dago? 

Bai! Bozka gehien jasotzen dituzten lehenengo hirurek 100€ko balea jasoko dute Elkar Liburudendan erabiltzeko (talde bakoitzak bono bat). Ikasle taldeak, hezitzailearen laguntzarekin, erabaki beharko du zertan gastatu (mahai jolasak, eskulanetarako materiala, karta jokoa, ..).

. Baldintzarik dago? 

Argazkiaren izenburua euskaraz izan behar du.

E-mailak helbide honetara igorriko dira: ziba.margazki8@gmail.com, eta gaian zera idatziko da: Margazkiekimena” eta taldearen izena (adib. “Angela Figuera BHIko Angela Davis taldea”, “Astigarraga Herri Eskolako Maialen Lujanbioak”, “Salburua BHIko Clara Zetkin taldea”).

Kontuan hartu adin txikikoak direla ikasleak, beraz, aurpegiak ezin direla atera (bai tapatuta badaude edo bestelako metodoak erabilita).

Animatzen zaituztegu parte hartzera, eta edozein zalantza izatekotan arazo gabe galdetu. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!
Interesgarria irudituko zaizuelakoan,

Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordea.