Hezitzaile eta bezero agurgarriok,

Astelehen honetatik aurrera, martxoak 16, gure bulegoa itxita egongo da Koronabirusaren hedapena saihesteko. Egoera ezohiko honen aurrean erantzukizunez jokatzeko eta elkar-zaintzeko asmoz, Ziba elkarteko koordinatzaileok etxetik lan egingo dugu, telelana eta kontziliazio-neurriak ezarriz.

Hala ere, telefono eta posta elektroniko bidezko arreta bere horretan mantenduko dugu eta, gogoratu, argibide berria egonez gero, gure webgune bidez jakinaraziko dugu.

Ongi izan, zaindu ingurukoak eta zuen burua.

Mila esker Ziba elkartearengan konfiantza izateagatik