Aisialdi hezigarria abian

Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..

1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.

Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola,  aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.

Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.

“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)

AZKEN BERRIAK

Margazki8 ekimenaren I. Edizioa

Kaixo Zibakideak! Ziba Elkartetik, Bidelagunako Margazki8 ekimenaren I. Edizioa martxan jarriko dugu. Martxoaren 8a egun batetik baino haratago doalako, eta egun bateko "ospakizun" soilean ez geratzeko ahaleginak egin behar ditugulako. Aukera polita izan daiteke...

Ijito herriak prentsan duen irudia aztergai

Kaixo lagunok. Ba al dakizue zer den Zientzia Kaiera? Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da Zientzia Kaiera. Bere helburuak betetzeko, zenbait hedabide argitaratzen ditu Katedrak, Cuaderno de...

Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa – IX. Edizioa

Kaixo lagunok. 2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hil zuten ezetz esateagatik. Ordutik, Asun Casasolak, Nagoreren amak, egindako borroka askatasunaren sinbolo bihurtu da emakume guztientzat. Ama honek erakutsitako adorea izugarria izan da, eta borroka...