Hezitzaile agurgarriak.

Argibide hau ZIBA elkartera heldu da eta gure hezitzaileen artean zabaltzea lagungarria iruditu zaigu.

Jakingo duzuenez, 1962tik boluntariotza GORABIDE Elkartearen funtsezko pieza izan da. Horri esker, Gorabidek gaur egun gizartearen esku dauden zerbitzu asko bultzatu eta garatu ahal izan ditu urteetan zehar. Une honetan, Aisialdiaren eta Denbora Librearen Arloan, boluntariotzak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat Neguko eta Udako aisialdi eta kirol programak eskaintzeko aukera ematen du.

Aisialdi-programa horietarako boluntarioak erakartzeko zuen laguntza eta lankidetza eskatu nahi dizuegu. Nola?

Boluntariotzaren premia hori helaraziz eta zuen inguruko pertsonak Gorabiderekin lankidetzan aritzera animatuz: senideak, lagunak, lan-eremua, sare sozialak, etab. Honekin batera doakizue haien Kaptazio Kanpainaren bideo eta kartel batzuk, hauek ere zabal ditzazuen.

https://youtu.be/4yAyCSX9_1A   /   https://youtu.be/fhMGb2608-I

Interesatuak deitu Gorabide elkartera 94 443 12 10 telefonora. Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik.

Aisialdiaren eta denbora librearen arloko talde profesionala:
Ana Reguera, Beatriz Guerrero, Estefanía Yañez, Laura Cabezas, M. Jesús Herrero eta Manuel Martínez

cartel_zer egingo duzu asteburu honetan

cartel_que haces este finde