Lagun agurgarriok

2021eko urtarriletik aurrera BIDELAGUNA eskola-laguntza egitasmoaren kudeaketaz eta koordinazioaz arduratuko gara Gipuzkoako 79 ikastetxe ezberdinetan.

Ziba eskarmentu haundiko elkartea da eta urteak daramatzagu BIDELAGUNA programa kudeatzen Bizkaian. Arlo honetan dugun esperientzia eskainiko dugu.

Ilusio haundiz ekin nahi diogu etapa berri honi eta gu guztiontzako ere etapa interesgarria izango dela deritzogu.

Ziur gaude elkarren laguntzarekin ederto moldatuko garela zuen eskola zein institutu guztietan

Egitasmo honetan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure curriculuma helbide honetara: zibagipuzkoabidelaguna@gmail.com eta lan poltsan sartuko zaitugu.

Ongi izan, zaindu ingurukoak eta zuen burua.

Mila esker Ziba elkartearengan konfiantza izateagatik