Euskara lanabes, aro berrirantz.

Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu datorren ostiralean. Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala irakurri ahal izan dugu eta pasarte honekin lotu gara:

“Tentuz, baina ateratzen ari gara, azkenean, beltzenetik argira.Berreskuratzen hasi gara gutariko bakoitzaren eta elkarrekin osatzen dugun herriaren eta gizartearen bizitza erakargarri ez ezik, jasangarri ere egiten duena: zuzeneko harremanak; elkartzeko ohiturak, aukerak eta guneak; osatzen gaituzten besteengana biltzeko joera. Eta, horrekin batera, ezinbestekoa dugun hezkuntza-jardueraren hari eta sareak berriz ere indartzen ari gara, pandemiaren aurretiko tokira eta, inola ere ahal balitz, hobeto iristeko itxaropenez. Eta erabaki sendo bat dugu gidari: ez dadila funtsezkorik ezer atzean geratu. Ezta euskara ere. Inola ere ez.

Aukera paregabea dugu normaltasun berri baterako bidearen hastapen honetan berreskuratzen ari garen eta asmatuko ditugun harreman eta erabilera-eremu berrietarako euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko. Guztion esku dago.

Euskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen”

EUSKARAZ BIZI !!!