Gure programak
Eskola Jantokia

Zerbitzu hau, 2 urteko gelatik aurrera ikastetxeko jantokian begirale/laguntzaileak behar dituzten ikastetxeei eta guraso elkarteei zuzenduta dago.
Zer egiten da?
Zerbitzu honetako begiraleek jantokian, jolastokian, geletan … jantokiko ordutegian ikasleak artatu eta zaintzen dituzte.
Eguneko Udalekuak

EGUNEKO UDALEKUAK euskaraz Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzat opor garaian (ekainean/uztailean). Udalekuak astelehenetik ostiralera antolatzen dira goizez edo goizez eta arratsaldez.
Udalekuetan suspertze dinamika ezberdinak egiten dira (jolas gidatuak, antzerkiak, dantzak, mozorroak, ur-jolasak, sormen tailerrak…) eta irteeratxoak inguruak ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz.
BERBAune Barnetegiak
BERBAune Barnetegiak, udaletxe, ikastetxe zein guraso elkarteei zuzendua dago. Barnetegi hau, haur eta gaztetxoentzat modu ludiko batean euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzarekiko jarrera baikorrean eragiteko bost egunetako barnetegia da.
Zer egiten da?
Bost egunetako Barnetegi hauetan, ikasleei gustoko dituzten hainbat jarduera ezberdin proposatzen dira, adibidez: Konfidantza eta segurtasuna lantzeko dinamikak, euskararekiko kontzientzia eta errespetua lantzeko jarduerak, teknologi berriekin jarduera ezberdinak, txangoak, jaialdiak, biziraupen tailerra…
Eskola laguntza

Bidelaguna
Egitasmo hau ikasturtean zehar garatzen da, urritik maiatzera, hain zuzen ere.
Eskolan zailtasuna edo atzerapenak dituzten ikasleak, horren arrazoia beren gizarte-egoera dasabantailatsua bada eskola laguntza eskaintzean datza.
Parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izango dira, 7 eta 12 ikaslez osaturiko taldeetan.
Eskola laguntza eguerdiko ordutegian zein arratsaldeko klaseak amaitu ondoren egin daiteke.
Helburuak:
- Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabili dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
- Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
- Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.
Laia
Udalerriko lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta ikasteko denbora tarte bat da, eskola laguntza, errefortzu eta aholkularitza eskainiz
Zer egiten da?
- Ikas ohitura eta teknika erakargarriak eta baliagarriak erakusten ditugu.
- Ulermena eta, idatziz zein ahozko adierazmena lantzen dugu.
- Gizarte harreman egokiak sustatzeko dinamikak burutzen ditugu.
- Familiei beraien seme-alaben jarraipenaz informatzen diegu.
- Ikastetxeko irakasleekin koordinatzen gara haien metodologia berdina jarraitzeko.
Ikasgune

ikastetxeetan lehen hezkuntzako ikasleekin lantzen den gizarte hezkuntza eta ludiko baliabidea da, udaleko gizarte langileekin eta EISE taldearekin elkarlanean arituz.
Zer egiten da?
- Ikasleei ikas- ohitura zein teknika erakargarri eta baliagarriak erakusten ditugu.
- Gizarte harreman egokiak sustatzeko dinamikak burutzen ditugu.
- Ikasleek duten aisialdiaz gozatzeko udalerriko kultur-ludiko guneetara hurbiltzen gara.
- Familiekin banakako batzarrak antolatzen ditugu beraien seme-alaben ikas-prozesuan parte hartzaile izateko, orientatzeko edo laguntzeko.
- Ikastetxeetako irakasleekin, gizarte langileekin eta EISE hezitzaileekin koordinatzen gara esparru ezberdinetatik helburu berdinak lortzeko.
Hezitzaile-laguntzaileak 2 urteko geletan

Zerbitzu hau 2 urteko gelan hezitzaile-laguntzaileak behar dituzten ikastetxe zein guraso elkarteei zuzenduta dago.
Zer egiten da?
Hezitzaile-laguntzaileek (tituludunak), 2 urteko geletako irakasleak laguntzen dituzte umeen zaintzan, dinamizazioan eta heziketan.
Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Jarduera ludiko-hezigarriak eguerdiko edo arratsaldeko ordutegian.
Ikastetxeko ikasleei zuzendua, urritik maiatzera.
Kirol jarduerak, arte plastikoak, jarduera teknologikoak, arte eszenikoak, eskola laguntza, ludoteka, dantza…
Begirale adituek emandako jarduerak, aisialdian balio hezkuntza eta euskararen erabilera sustatuz…
Domekatxu (asteburuetako irteerak)
Programa hau, ikasleen artean, asteburuetan eta modu ludiko eta naturalean, euskararen erabilera piztu eta sustatu nahi duten ikastetxe zein guraso elkarteei zuzendua dago.
Zer egiten da?
Hilean behin (larunbata edo igandeetan) txango ezberdin bat burutzean datza (txango kulturalak, mendira irteerak, ibilbideak…) . Begiraleek partaideei ekintza ludikoak eskaintzen dizkiete, ikasleak euskara erabiltzera motibatuz eta hizkuntzarenganako jarrera baikorra sustatuz.
Jolas txoko

Jardunaldi trinkoan (ekaina/iraila), jantoki zerbitzua amaitzean, jolasteko gunea.
Ikastetxeko ikasleei zuzendua, 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.
Jolas kooperatiboak, ur jolasak, munduko jolasak, kirolak, musika jolasak, antzez jolasak, psikomotrizitatea, betiko jolasak…
Begirale adituek zuzendutako programa. Aisialdian balio hezkuntza eta euskararen erabilera sustatuz.
Goiztiarrak

Zerbitzu hau, eskola jardunaldia hasi aurretik ikasleak zaindu eta dinamizatzeko begiraleak behar dituzten ikastetxeei eta guraso elkarteei zuzenduta dago.
Zer egiten da?
Aisialdiko begiraleek haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat ekintza ezberdinak antolatzen dituzte: jolasak, tailerrak, ludoteka, etab…
Bai ala Bai

Programa hau, udaletxe, ikastetxe zein guraso elkarteei zuzendua dago. BAI ALA BAI euskararen erabilera sustatzeko programa bat da eta helburu nagusia euskara ikastetxeko eremu formaletik ateratzea izango litzateke.
Zer egiten da?
BAI ALA BAI programa ikastetxeko jantoki orduan burutzen da eta ikasleak jolasaren bidez eta ekintza dibertigarriak eginez euskara modu naturalean erabiltzera bultzatzen ditu.
JAEJ (Jantoki Aldian Euskaraz Jolasean)

Zerbitzu hau, eguerdiko ordutegian ikasleen artean euskararen erabilera modu naturalean eragin, piztu eta sustatu nahi duten ikastetxe zein guraso elkarteei zuzendua dago.
Zer egiten da?
Begiraleek jantokian geratzen diren ikasleei, denbora librean, eguneroko ekintza ezberdinez osoturiko aukera ludiko-hezitzailea eskaintzen diete. Horien artean, era ezberdinetako jolasak , tailerrak, adin ezberdinei zuzendutako ludotekak, gazte-txokoak, lehiaketak…