Margazki8 Ekimenaren III. Edizioa
Kaixo Zibakideak!
Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordetik, Margazki8 ekimenaren III. Edizioa martxan jarriko dugu.

Martxoaren 8a egun batetik baino haratago doa, eta egun bateko “ospakizun” soilean ez geratzeko ahaleginak egin behar ditugu. Aukera ezin hobea izan daiteke horren bueltan buruak astintzeko tartea hartu, eta ikasleekin elkar-harremantzen diren gako desberdinak (arraza, klasea, hizkuntza,..) landu eta mahai gainean jartzeko.
. Zertan datza Margazki8? Ikasle talde bakoitzak Martxoaren 8an pentsatu eta burura datorkiona argazki bidez islatzea du helburu.
. Nortzuk? Ikasle talde bakoitza parte hartu ahalko du.
. Nola? Argazkia bakarra eta horren izenburua igorri behar diguzue taldeko; eta argazki horretan marrazki, pankarta, mural, talde argazkia mozorro batekin, antzerki-argazki bat,.. jasotzeko balioko du.
. Noiz? Hauek dira epeak:
Otsailaren 8tik martxoaren 8rarte helbide elektroniko honetan jasoko ditugu zuen argazkiak izenburuarekin.
Martxoaren 9tik 12ra talde bakoitzak bozkatu ahalko du lan guztien artean zeintzuk diren bere bost lan gogokoenak.
Martxoaren 13an Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordeko kideok gure botoak banatuko ditugu, bozka gehien lortu dituzten bost lanen artean.
Martxoaren 16an: Margazki8 ekimenaren hiru argazki irabazleak jakinaraziko dira.
. Saririk dago?
Bai! Bozka gehien jasotzen dituzten lehenengo hirurek 100€ko balea jasoko dute Elkar Liburudendan erabiltzeko (talde bakoitzak bono bat). Ikasle taldeak, hezitzailearen laguntzarekin, erabaki beharko du zertan gastatu (mahai jolasak, eskulanetarako materiala, karta jokoa, ..).
. Baldintzarik dago?
Argazkiaren izenburua euskaraz izan behar du.
E-mailak helbide honetara igorriko dira: ziba.margazki8@gmail.com eta gaian zera idatziko da: “Margazki8 ekimena” eta taldearen izena (adib. “Angela Figuera BHIko Angela Davis taldea”, “Astigarraga Herri Eskolako Maialen Lujanbioak”, “Salburua BHIko Clara Zetkin taldea”).
Kontuan hartu adin txikikoak direla ikasleak, beraz, aurpegiak ezin direla atera (bai tapatuta badaude edo bestelako metodoak erabilita).
Animatzen zaituztegu parte hartzera, eta edozein zalantza izatekotan, arazo gabe galdetu.
Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!
Interesgarria irudituko zaizuelakoan,
Ziba Elkarteko Berdintasun Batzordea.
Iruzkin berriak