Margazki8 ekimenaren II. Edizioaren irabazleak
Kaixo.
Martxoaren 17an, Ziba elkarteko Berdintasun Batzordeak Margazki8 ekimenaren II. Edizioaren argazki irabazleak jakinarazi ditu:
3 irabazleak:
Bizkaiko Sestaoko Albiz Eskolako “Sugartxo taldea”

Bizkaiko Getxoko San Ignacio Eskolako “Eskola8 taldea”

Arabako Areta Herri Eskolako “LH5 taldea”

Eta bi finalistak:
Arabako Areta Herri Eskolako “LH6 taldea”

Bizkaiko Mungiako Institutuko “Larretako Gazteak taldea”

Kaixo,
Mungiako institutuko bidelaguneko ikasleekin batera pankarta bat osatu dugu Margazki8 ekimenean parte hartzeko.
Taldearen izena hau da: “Mungia BHI -ko Larretako Gazteak” eta lanaren izenburua hau da: “Berdintasunaren alde”.
Pankartatik harago, atzean egin dugun lan guztiaren nondik norakoak azaltzea gustatuko litzaidake.
Hasi aurretik, azpimarratu nahiko nuke ikasleek ekimenaren nondik norakoak azaldu bezain pronto, interes eta inplikazio handia erakutsi dutela.
Lehenengo, ikasleei Martxoaren 8 bezalako egun baten garrantzia azaldu zitzaien. Dinamika bat egin genuen, non bakoitzak emakumeenganako mespresua edota nolabaiteko indarkeria bizi edo ikusi izan duten egoera bat azaldu zuten.
Ondoren, binaka, Interneten 8M eguneko esaldiak bilatu eta gehien gustatu zitzaizkienak kopiatu zituzten. Horiek guztiak amankomunean jarri ziren arbelean idatziz. Gero, bakoitzak guztietatik bi aukeratu behar izan zuen aukeraketa horren zergatia azalduz eta esaldiaren esanahia ulertuz.
Botoak kontutan hartuz, esaldi bat atera zen horiek guztietatik. Esaldia gazteleraz zegoenez, euskarara itzuli zuten. Horren ondoren, esaldia moldatu egin zen pertsonalagoa izan zedin eta errima jarri zitzaion.
Amaitzeko, guztion artean, pankarta batean esaldi hori plasmatu eta margotu zen, pintura, errotulki eta pintzelen bitartez. Bukatu ondoren, pankarta hori ikasetxeko korridoreetan itsatsi da.
Eskerrik asko. Ander
ZORIONAK GUZTIOI eta MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK. Hurrengo ikasturtera arte.
Iruzkin berriak