Aisialdi hezigarria abian

Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..

1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.

Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola,  aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.

Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.

“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)

AZKEN BERRIAK

Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

Kaixo belarriprest/ahobizi! Bizi dugun egoera ez-ohiko honetan, oraindik ere, zerbait baldin badaukagu elkarrekin hitz egiteko aukera, gogoa eta nahia dira. Eta horri lotuta dator, hain zuzen ere, Euskaralditik luzatu nahi diguten proposamena.  Euskaraldirako...

ZEUK ESAN zerbitzua

NERABEAK: KRISI EMOZIONALA, NORTASUNA SENDOTZEKO AUKERA Krisialdi egoera honetan murgilduta egonez, 2020ko apirilaren 19an igandeko GARA egunkarian Amaia Ugarteren erreportaia irakurri ondoren, oso hausnarketa egokia iruditu zaigu gure hezitzaileei helarazteko. Nerabe...

Muskiz IKASGUNE: Marrazki lehiaketa

Kaixo. Aste honetan Marrazki lehiaketa gonbidapena luzatuko dugu. Komiki edo kontakizun laburra egitera ez bazarete animatzen edo gustukoa ez duzuenontzat bestelako aukera eskaintzen dugu. Gaia: Ni etxean geratuko naiz Sorpresak egongo dira MARRAZKI LEHIAKETA...