Kaixo lagunok:

Dakizuen bezala Euskaraldiko 4. edizioa abian da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.  Entitate moduan eman dugu izena eta euskararen erabileran urratsak emateko ariketa lantzen ari gara. Eta mezu honen bidez, zu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!

Euskaraldia ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzea helburu duena. Hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretarako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

ANIMATU eta EMAN IZENA EUSKARALDIAN!

Milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dugu!

Elkar mugituz egingo dugu!

Gu ahobizi, eta zu?