Kaixo lagunok.
2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hil zuten ezetz esateagatik. Ordutik, Asun Casasolak, Nagoreren amak, egindako borroka askatasunaren sinbolo bihurtu da emakume guztientzat. Ama honek erakutsitako adorea izugarria izan da, eta borroka nekaezinaren adibide hau aitortzeko asmoz, Asun Casasola kontakizun laburren lehiaketa sortu zuten 2013an. Lehiaketa honek indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat irudikatu nahi du. Hitzak ehunduz, berdintasuna eraikiz.
Edizio berria martxan da, “Plaza bat zure izenean” lelopean.
Parte hartzen animatzen zaituztegu!
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan bi pertsona multzok parte har dezakete, bakarka nahiz taldean:
- GAZTEEK: 2007tik 2011ra bitartean jaiotakoek.
- HELDUEK: 2007an edo lehenago jaiotakoek.
Munduko edozein txokotatik bidali ahal izango dira ipuinak.
2. LANAK
Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa (ez dira onartuko orrialde gehiago dituzten idazlanak). Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa; ez da onartuko itzulpenik. Lanak DIN A4 formatuan, espazio bikoitzarekin idatziko dira, “Arial” letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.
3. GAIA
Aurtengo gaia PLAZA BAT ZURE IZENEAN da. Memoria ariketa bat izan nahi du, indarkeria matxistaren aurrean biziraun ez duten emakume horiek gogoan, baina baita memoria historikoan arakatu eta aitortza egin nahian. Hala eta guztiz ere, gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira. Gai nahiko irekia izan nahi du aurtengoak beraz.
4. KATEGORIAK
Lau kategoria izango ditu lehiaketak:
A) Euskarazko Gazte Kategoria.
B) Gaztelaniazko Gazte Kategoria.
C) Euskarazko Helduen Kategoria.
D) Gaztelaniazko Helduen Kategoria.
5. AURKEZPENA
2023ko azaroaren 25ean hasi eta lanak bidaltzeko azken epea 2024ko otsailaren 8a izango da. Lanak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidal daitezke.
Posta arruntaz honako helbidera:
BDS koop.
Aixin Zolua Ibilbidea, 5
20304 Irun, Gipuzkoa, 20304
- Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan.
- Gutun-azalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa (eta zein kategorian parte hartzen den: A, B, C edo D)”.
- Original bakoitza ezizenez sinatuko da.
- Gutun-azal handiaren barruan derrigorrezkoa da beste gutun-azal itxi bat sartzea.
- Gutun-azal txiki horren kanpoan ezizena bakarrik jarriko da eta barruan datu hauek idatzi behar dira orri batean: ezizena, egilearen izen-abizenak, NAN zkia., helbidea, jaioteguna, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta.
Posta elektronikoz asuncasasolaipuina@gmail.com helbidera bidaliko dira.
E-mailaren gaian zera idatziko da: “Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa” eta lehiaketaren kategoria (adib. “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa A Kategoria”). Ipuina ezizen batekin sinatuta atxikita bidaliko da PDF formatuan, eta ezizen bera eta “datuak” hitzarekin izendatutako (“XXX datuak”) beste dokumentu batean, honako elementuekin:
- Ezizena
- Egilearen Izen-Abizenak
- Ipuinaren izenburua
- NAN zbkia.
- Jaioteguna
- Helbidea
- Harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta
Antolatzaileek ipuinak soilik bidaliko dizkiete epaileei, egileen anonimotasuna mantentzeko.
6. HAUTAKETA PROZESUA
Epaimahaia Antolakuntzak osatuko du, erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai horrek aukeraketa egingo du. Deliberoa 2024ko martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian. Irabazleei modu pertsonalean jakinaraziko zaie lehenago.
7. SARIAK
8. JABETZA
Lanak Asun Casasola Elkartearen jabetzan geratuko dira eta kultura jarduerak egiteko zein sentsibilitate kanpainak hedatzeko asmoz argitaratu ahal izango ditu, egilearen izena aipatuta.
9. OHARRAK
Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar berekin.
Iruzkin berriak