Kaixo, ZIBA Elkarteko Zuzendaritzatik, azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko den EUSKARALDIA ekimenean partehartzera animatzen zaituztegu. Azaroaren 20a baino lehen eman izena eta izan zaitez Ahobizi edo Belarriprest!!!

Hona hemen AHOBIZI edo BELARRIPREST bezala IZENA EMATEKO link-a:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

*AURTENGO KANTUA*:     24/7- Broken Brothers Brass Band

https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ&ab_channel=Euskaraldia

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!!!

Ostiralean Euskaraldia hasiko da! 15 egunez, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dugu. Euskal Herriko txoko guztietan, denok batera!

Eta ostiralean bertan hitzordu garrantzitsua daukagu; ” Deustualdeko argazki erraldoia” aterako dugu azaroaren 20an, ostiralean, arratsaldeko

19:0Oetan Euskalduna zubiko eskaileretan. Distantzia mantenduz baina, gertutasuna sentituz emango diogu hasiera Euskaraldiari! Banderolak,kamisetak eta Euskaraldiako material egongo da bertan salgai.

Animatu zaitezte eta animatu ingurukoak ere parte hartzen!
Deustualdean hainbat Arigunek eman dute izena Euskaraldian, ezagutu nahi?  Euskaraz eroso eta lasai aritzeko aukera izango dugu bertan.

Ondorengo estekan duzue bideoa: 

https://lightmv.com/v/0smmqvn

Kaixo!

Badira egun batzuk Euskaraldia bukatu zela. Deustualdean 2000 ahobizi eta belarriprest izan gara, 50 entitate eta euskaraz lasai aritzeko 350 arigune sortu ditugu. Zorionak denoi! Orain praktikatu ditugun jarrera eta jokaera positiboak gure artean errotzea da daukagun erronka.

Eskerrik asko Euskaraldiako mezuak, hitzorduak, ekintzak zabaltzen lagundu duzuen guztioi, hemendik aurrera segi dezagun hemendik aurrera ere gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan euskaraz hitz egiten!