Aisialdi hezigarria abian
Ziba Elkartea gara. Gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko elkartea da, eskuhartze egitasmoak antolatuz gure superheroi txikientzat eta heuren familia esparruari begira..
1999tik, Ziba Elkarteak elkarteen, erakunde publiko nahiz pribatuen, ikastetxe/guraso elkarteen edota enpresen premiei erantzuteko asmoarekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gizarte-hezkuntza eta kultura zerbitzuak eta programak sortu eta koordinatzen ditugu, hala nola, aisialdirako heziketa, gizarte eta kultura sustapena bultzatzeko eta bertan esku hartzeko.
Etengabe biraka. Jolasten. Ikasten.
Heziketa horretan datza eta.
“Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen” (Axular)
GURE PROGRAMAK
LAGUNTZAILEEN BILA GABILTZA
AZKEN BERRIAK
GORABIDEko Marrazki Lehiaketa
Kaixo. Bizkaiko GORABIDE elkartetik argibide hau jaso dugu eta zuekin konpartitu nahi dugu gure proiektuetan parte hartzen duten ikasle guztiei zabaltzeko asmoarekin. Marrazki Lehiaketa bat antolatu dute Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleentzat eta saria 122...
Ijito-herriaren historiari eta kulturari buruzko material didaktikoa DBHrako
Kaixo lagunok. Guk ere, hezkuntzari buruz egunero hitz egin nahi dugunez, "Kaiera"n agertutako informazio interesgarria topatu dugu eta hemen duzue zabaltzeko asmoarekin. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak, ijitoen historia eskola-programetan eta material...
INE Plana: “Tren geltokian helmuga asko daudela ikus dezaten”
INE Plana 2021/22 ikasturtean zehar, ikasle ijitoak, eskola-arrakasta lortzeko, gainontzeko ikasleen egoera berberetan egon daitezen Sestaoko Angela Figuera Institutuan garatzen ari garen ikasketa-proiektua da. Hau, irakaskuntza eredu klasikoarekin hausten duen...